•    EU
  •    ES
  •    FR
  • HASIERA
  • Nor gara
  • EKOIZPENAK
    • ZINEMA
    • Ekitaldiak
    • Telebista
    • Bideoklipak & iragarkiak
  • ZERBITZUAK
    • FILMAKETARAKO MATERIALA
    • Lokalizazioak
    • Garraioa
  • Prentsa
  • Harremana
  • Idazketa tailerra
    • GIDOIA 1
  • ON-LINE IKASTAROA
  • On-line denda
  • GIZARTE EKINTZA

Nor gara

Talentu sortzailearen bidez, etengabeko berrikuntzan gaude. Horrez gain, Euskal Herriko lantalde hoberena daukagu. Horri guztiari esker, curriculum interesgarria dugu ikus-entzunezko errealizazio eta ekoizpenean.
Gure ekoizpen-etxea gaztea da. Dena den, NANIANO, SLren garapen politikak formatu guztietan lan egiteko aukera eskeintzen digu, gure edukiak ikusleari zinema, publizitate edo telebistaren bidez iristen zaizkio.
Ekoizpen jarduera guztiak erabat integratzen ditugunez, NANIANO, SLk ikusleen gustu eta joeren berri zehatza du; hartara, ahalmen sortzailea eta ekoizpena lan bakoitzaren beharren arabera egokitzeko gaitasuna dugu. Halaber, sail espezializatu bat daukagu estatuko nahiz nazioarteko ekoizpen-etxeei zerbitzuak eskaintzeko.
Etorkizuna honela ikusten dugu: zuzendari ezagunekin lan egitea eta bestelako begirada bat eskainiko duten talentu berriak aurkitzea, genero guztietan aritzea, formatu berriak ezagutzea eta ikusleekin konektatzen duten istorio berriak kontatzea; amets egiteko, irribarrez edo barre-algaraka, negar egiteko, gogoeta egiteko… Azken batean, NANIANO FILMS SLn, emozioak ekoizten ditugu.

ESKARMENTUA
NANIANO, SLn bi teknikari gazte aritzen dira –35 urte baino gutxiagokoak–, baina 10 urte baino gehiagoko eskarmentua dute biek  ikus-entzunezkoen sektorean. Postu garrantzitsuetan lan egin dute zinemako eta telebistako hainbat proiektutan. Esperientzia horri esker, lanbidearen zoko eta zirrikitu guztiak ezagutzen dituzte, kameraren aurrean zein atzean. Ikus-entzunezko produktuen ekoizpen integrala eskain dezakegu: sorkuntza lana, ekoizpena eta postprodukzioa.

 



C/ PORTUETXE 45 C, BAJO 4 TRASERA 20018 DONOSTIA TELF: 943 22 60 11 / 696 45 54 75 MAIL: info@naniano.com